XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORDUKO BIZIMODUA Kotxean aurrak artu ta orain ainbeste pasiatu gabe azitzen ziran orduko umeak, zarrenak ondorengoai lagunduaz eta al zan modura.

Sei edo zazpi urtetan azita, komunio aundia egin arte eskolan; eta ori egitea posible zuenak, gaitz erdi.

Bein komunio aundia egindakoan, al zuenak al zuen tokira morroi edo neskame, jateko eta jazteko ainbat ateratzera.

Nik ere nere bizitza guztia lanean daramatela aitortu bear.

Mutil koskorretan baserrian gurasoai laguntzen; eta ondoren, amasei urte baño len, asi nintzan telleri edo ladrillo-fabrika batean.

Ogei ta lau urte bertan pasa ondoren, lur jota gelditu zan.

Itxi egin zan.

Telleri au, Irun`go Katea ballaran zegoen.

Ni lanean asi nintzan eguna ez naiz ondo gogoratzen.

Len esan bezela, amasei bat urte izango nituen.

Egiten nuen lana onelaxekoa izan zan zortzi bat urtean: lurra kargatu eta eramaten, lurra edo buztiña.

Ni lanean asi nintzanean, pala eta pikotxakin kargatzen zan bagoia.

Gero asi ziran excavadora eta kutxareakin kargatzen.